XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alako baten, sarrarazo nindun pitxarraren gelan, eta esan eustan: Txo, ago or, ikusiko dok zelan egiten dogun ogea, emetik aurrera ogea egiten yakin dagikan.

Jarri nintzan mutur batetik eta a bestetik, eta oge baltza egin gendun.

Ez eukon egiteko andirik.

Seska-esi baten ganean eukon oe-yantzia, illazki baltz baten ganetik.

Sarritan garbitu barik egoalako, ez eukon illazkiaren antzik, bear baiño ule gitxiagoz beteta euki arren.

Zabaldu gendun bigundu nairik, baiño aen gauza gogorrik ez daiteke bigundu.

Koltxoe deabru ak ez eukon barruan ezebe.

Seska-ganean zabalduta, seska guziak nabarbentzen ziran, eta txerri argal argalaren bizkar-ezurra irudien.

Eta koltxoe gose aren ganean, bere antzeko oazala; eneutson igerri ze koloretakua.

Ogea eginda ilundutakoan esan eustan: Lazaro, belu dok, eta emetik zeiara bidealdi andia yagok.

Uri onetan bere lapur asko ebizak gabez lapurretan.

Al dogun lez igaro dagigun, eta biar eguntzean, Jainkoak lagunduko euskuk.

Ni bakarrik nagolako enegok yanez ornidurik.

Egunokaz kanpotik yan doat, baiña aurrerakoan beste eraz yokatu bear ddoagu.

Jauna, esan neban, nigaitik bego nasai berori, oiturik nago gau bat eta geiago yan barik geratzen.

Luzarogo ta osasun obeaz biziko az, erantzun eustan.

Eztok bada gaur egunean, luzaro bizitzeko, gitxi yatea lako biderik.

Olan ba da, esan neban, enok ilgo sekula.

Nik yan-neurri au nai ta ez erabilten ddoat beti, ta zoritxarrez erabiliko bere bai, bizi guztian.